Albisteak

D’Capricho bikote kubatarrak kontzertua eskainiko du ostiralean Portalen

Uztailaren 3an, ostirala, 19:30ean, D’Capricho musika bikote kubatarrak kontzertua eskainiko du Portalen.

Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpek osatzen duten Habanako bikoteak Kubako doinu eta erritmoak ekarriko ditu Zestoara. Euren errepertorioan Kubako musika klasikoaren bertsio berritzaileak eta sortutako abesti propioak uztartzen dituzte, melodien edertasuna eta Karibeko erritmoen indarra oholtza gainera eramanez.

2013tik hona Euskal Herrian urtero egiten duten biraren baitan iritsiko dira Zestoara. Azken urteotan, gainera, euskal poeten testuak musikatu eta euskaraz ere kantatzen dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide