Albisteak

“Munstroak sortzen direnean” dokumentalaren emanaldia antolatu du Gazte Asanbladak biharko

Zestoako Gazte Asanbladak antolatuta, Munstroak sortzen direnean izeneko dokumentala proiektatuko dute bihar, asteazkena. Kultur Etxeko aretoan izango da 21:30ean.

Europako hainbat herrialdetan ultraeskuinak indarra nola hartu duen eta horren kontrako borroka kontatzen ditu ikus-entzunezkoak. Diario Socialista hedabideak ekoitzitako dokumentala da, eta nazioarteko militante eta ekintzaile antifaxisten zein kazetarien elkarrizketak ditu jasota.

Uztaila ekintzaz beterik

Datozen asteetarako askotariko ekintzak antolatu dituzte. Hurrengoa ostiralean, uztailaren 3an, izango da. “Uda hasierako egitaraua” izena jarri diote ekimenari, baina oraindik ez dute zehaztu zer egingo duten. Datorren asteazkenean, uztailaren 8an, 21:30ean, El viento que agita la cebada filmaren emanaldia eskainiko dute. Uztailaren 16an, berriz, belarritako tailerra egingo dute 11:00etan. Egitarauari amaiera emateko, uztailaren 21ean eskalada tailerra antolatu dute, 10:00etan hasita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide