Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Oier-Oier eta Xabat-JV bikoteek lortu zuten atzo aurtengo Txokoko Pilota Txapelketako final handirako txartela. Ostiralean, uztailaren 3an, jokatuko dira txapelketako azken bi neurketak. Lehenik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Josu-Josu eta Aner-Muno bikoteek. Ondoren, aurtengo txapeldunak nortzuk izango diren erabakiko duen finala izango da. Final handia zuzenean emango dugu gure Youtubeko kanalean.
Atzo arratsaldean jokatu zituzten bi finalaurrekoak, ikuslez gainezka zegoen Gurutzeaga frontoian, eta giro bikaina izan zen hasieratik amaierara. Lehendabiziko partidan, Oier Arantzeta eta Oier Alonso bikoteak 30-14 hartu zituzten mendean Josu Etxabe eta Josu Rodriguez. Bigarren finalerdia, aldiz, estuagoa izan zen; 30-24 irabazi zien Xabat Sasiainek eta Julen Valorrek Aner Alberdi eta Joseba Bereziartua Munori.











































