Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Pasa den gauean Kultur Etxean ura sartu da, eta ondorioz, beheko solairuan genituen ekaineko Danbolin aldizkariak busti egin dira. Hori horrela, ale batzuk guztiz hondatu dira, eta beste asko lehortzen ari gara, ahalik eta egoera onenean gera daitezen. Hala ere, hilabete honetako aldizkaria etxeetan jasoko duzue. Baliteke, ordea, banaketa ohikoa baino beranduago egitea eta ale batzuk apur bat hondatuta iristea.
Sentitzen dugu honek eragin ditzakeen eragozpenak.