Albisteak

Txokoko txapelketako finalerdiak jokatuko dira gaur

Txokoko Txapelketako finalerdiak jokatuko dira gaur, ekainaren 29an, 19:00etan. Lau bikotek neurtuko dituzte indarrak final handian aritzeko txartela eskuratzeko. Lehen finalerdian Josu-Josu eta Oier-Oier ariko dira aurrez aurre; bigarrenean, berriz, Aner-Muno eta Xabat-JV.

Finalerdietako bikoteak aurreko astean jokatutako partiden ostean erabaki ziren. Oier-Oierrek 30-20 irabazi zieten Ander-Xelari, Aner-Munok 30-8 menderatu zituzten Jokin-Jon, Xabat-JVk 30-15eko garaipena lortu zuten Irure-Liamen aurka, eta Josu-Josuk 30-20 irabazi zieten Arrita-Kixkurrari.

Bigarren jardunaldian partida bakarra amaitu zen osorik: Ander-Xelak 30-21 hartu zuen mendean Jokin-Jon. Irure-Liam eta Josu-Josu bikoteen arteko neurketa, aldiz, 23-21eko emaitzarekin eten behar izan zuten euriaren ondorioz. Une horretan, ordea, Josu-Josuk jada ziurtatuta zuen finalerdietarako sailkapena, eta horregatik ez zen partida berriro jokatu.

Aldaketa posiblea eguraldiagatik

Gaurko bi neurketetako irabazleek uztailaren 3an jokatuko den Txokoko Txapelketako final handirako txartela eskuratuko dute. Dena den, antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldi txarrak gaurko jardunaldia jokatzea eragozten badu, finalerdiak bihar jokatuko dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide