Albisteak

“Ultramarino” film laburra emango dute ostegunean Alonderon

Zestoako Talde Feministak Ultramarino film laburraren proiekzioa antolatu du ostegun honetan, 18:30ean, Alonderon.

18 minutuko iraupena duen ikus-entzunezkoak Zazu du protagonista. Nerabezaroaren atarian eta bere identitatearen bila dabilela, ohiturei eutsi ala haiei aurre egin erabaki beharko du. Identitatearen eraikuntza eta tradizioek norbanakoaren bizitzan duten eragina ditu ardatz film laburrak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide