Albisteak
Doako sarrera Ekainberri eta Lilin Museoen Nazioarteko Egunaren harira
— 2025-05-14Ekainberri eta Lili Jauregiak aurten ere bat egingo dute Museoen Nazioarteko Egunarekin eta maiatzaren 18ko sarrera doakoa izango da, agortu arte. MuseoenEguna promozio kodea erabili beharko da sarrerak on-line erreserbatzeko orduan.
Eguna berezia izan dadin, Ekainberrirako bisita doakoa izateaz gain, eguneko bisita gidatu guztiak esperientzia berritzailea izango dute. Hala, Ekaingo margoak ilunpean lehen aldiz ikusi zituztenen larruan jarriko da bisitaria eta aurkikuntza egin zuen arkeologoaren moduan, argidun kaskoak jantzita barneratuko da bisitaria. Aurreko esperientziaz gain, historiaurreko biziraute teknikak ikasteko aukera ere izango dute bisitariek eta lehen gizakiak bezala, sua egiten, ehizatzen eta margotzen ikasiko dute.
Lili Jauregiko bisita ere doakoa izango da. Antzezlanaren bitartez duela lau mendeko Erdi Aroko Gipuzkoara joateko aukera izango dute bisitariek.
Egin zaitez bazkide