Albisteak

Donostiako Klasikoak trafikoan eragingo du Arroabean larunbat eguerdian

Larunbatean, abuztuaren 1ean, jokatuko den Donostiako Klasikoak Zestoan ere izango du eragina. Txirrindulariak Zumaiatik iritsiko dira Arroabera, eta antolakuntzak emandako aurreikuspenen arabera 12:03 eta 12:08 artean igaroko dira herritik, lasterketaren batez besteko abiaduraren arabera. Ondoren, Itziar aldera jarraituko dute.

Hori dela eta, 12:00ak ingurutik aurrera unean uneko trafiko etenak, atzerapenak eta zirkulazio murrizketak izango dira N-634 errepidean, lasterketa igaro bitartean. Errepidea erabiltzeko asmoa duten herritarrei bidaiak aurrez antolatzea eta antolakuntzaren zein Ertzaintzaren jarraibideak errespetatzea gomendatu diete.

Ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta lasterketaren erritmoaren arabera aurreratu edo atzeratu egin daitezke.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide