Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Astelehenarekin amaitu dira Arroagoiko festak. Azken jardunaldian haurrak izan ziren protagonista nagusiak, eta auzoko zein bisitan gerturatutako umeek egun ederraz gozatzeko aukera izan zuten.
Goizean bizikletako erlojupeko probarekin hasi zuten eguna. Bazkariaren ostean, indarrak berreskuratuta, haurrentzako jolasak izan ziren protagonista. Arratsaldean, Tantai ganadutegiko zezen txikiak eta poniak iritsi zirenerako plaza jendez gainezka zegoen, trikitilariek giroa alaitzen zuten bitartean.
Festetako azken jardunaldia argazki lehiaketaren sari banaketarekin eta amaierako agurrarekin borobildu zuten, eta horrela amaitu dira aurtengo Arroagoiko jaiak.














