Albisteak

Santio eguna ospatu zuten dozenaka aizarnarrek Santa Engraziako ermitan

Larunbatean, uztailaren 25ean, Santio eguna izan zen eta Arroagoiko auzotarrek ez ezik, Aizarnakoek ere izan zuten zer ospatua. Urte luzez izan da ohitura Santa Engraziako ermitan Santio eguna ospatzea, eta urte batzuetako etenaldiaren ostean, aurten berriz heldu diote tradizio horri.

Dozenaka lagun elkartu ziren 11:00etan Santa Engraziako ermitan Hitzaren liturgia ospatzeko. Bailaran zendutakoak izan zituzten gogoan, eta ondoren, kafea eta pastak izan zituzten gozagarri.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide