Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.


Argazkia: Donostiako Klasikoa
Aurtengoan ere Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba eskualdetik igaroko da. Abuztuaren 1ean, larunbatez, jokatuko dute lasterketaren 45. edizioa. Donostian hasi eta amaituko den probako ibilbidean, Narrondo eta Arroabea zeharkatuko dituzte txirrindulariek.
Lasterketa Zestoako lurretan sartuko da 34,9. kilometroan, helmugarako 186,2 kilometro falta direnean. Aurreikuspenen arabera, 12:05 aldera igaroko dira Narrondotik eta Arroabetik. Txirrindulariak Zumaiatik iritsiko dira, eta Narrondo eta Arroabea zeharkatu ondoren, Itziar eta Deba aldera egingo dute, eguneko lehen mendateari, Kalbariori, aurre egiteko.