Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Irailaren 1etik 15era egongo da zabalik 2026-2027 ikasturteko kirol jarduera gidatuetan izena emateko epea. Eskatutako plazak eskainitakoak baino gehiago badira, irailaren 16an egingo da zozketa, eta behin betiko zerrendak irailaren 17an argitaratuko dira.
Aurtengo eskaintzak Heldua Fit, Yoga, Total Training, OKI, Senior Fit +65, Gazte Fit, Arroa Aktiboa eta Aizarna Aktiboa ikastaroak biltzen ditu. Horien artean, bi berrikuntza izango dira: Total Training ikastaroan 15:15etik 16:15era egingo den talde berria eta Gazte Fit ikastaro berria. Azken hori 12 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta ostiraletan izango da, 17:00etatik 18:00etara.
Udalaren esanetan, kirol jarduera gidatuen helburua adin guztietako herritarren artean jarduera fisikoa sustatzea, egoera fisikoa hobetzea eta bizimodu aktibo eta osasungarria bultzatzea da.