Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Atzoko Gazte Egunaren ondoren, Edadetuen Eguna izaten ari da gaurkoa. Goizean, Idiakaitz txistulari taldeak eman dio hasiera egunari, eta meza ondoren omenaldi ekitaldia egin dute udaletxe azpian.
Fernando Arzallus kultura teknikariak eta Mikel Arregi alkateak hitz batzuk egin ondoren, Primitiva Garate Urbieta eta Iñaki Martin Iriondo izan dira edadetuenen aipamen berezia jaso dutenak. Iñaki ez da ekitaldian izan, eta haren seme-alabek jaso dute txapela haren izenean.
Ondoren, 85 urtetik gorako gainerako herritarrak omendu dituzte. Itxaropena dantza taldeko gaztetxoek eman dizkiete opariak, eta Agurra dantzatuz amaitu dute ekitaldia.
Omenaldiaren ostean, bazkaria egin dute Jubilatuen tabernan. Arratsaldean, berriz, herri kirolak izango dira 17;00etan, eta Izer eta Alabierrekin erromeriak emango dio amaiera egunari 19:00etan.





