Albisteak

[ARGAZKIAK] Giro ederra izan da Gazte Eguneko pilota partidan

Aurrera doa Gazte Eguna, eta arratsaldean ere festa giroak ez du etenik izan. Goizean, 39. Ondarbasoko Igoera jokatu dute txirrindulariek, eta bazkalosteko etenaren ostean, beste kirol hitzordu bat izan da herrian. Hain zuzen ere, frontoi zaharrean eskuz binakako pilota partida jokatu dute. Gorriz aritu dira Abantzuko Txapei eta Oiarpeko Olaiz; urdinez, berriz, Abantzuko Sasiain eta Epleko Olaizola.

Sasiain eta Olaizola nagusitu dira, 22-11ko emaitzarekin, Txapei eta Olaiz mendean hartuta. Ohi bezala, jendez gainezka egon da frontoi zaharra, eta herritarren animoek giro ederra sortu dute partida osoan zehar.

Hemendik aurrera, musikak hartuko du protagonismoa Gazte Egunean. UK03 txaranga arduratuko da kaleak alaitzeaz, eta 22:00etatik aurrera, Indabe, Lukiek eta Manitu taldeen kontzertuak izango dira Laranjadin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide