Albisteak

Edadetuen eguneko bazkarian parte hartzeko izen-ematea zabalik dago

Abuztuaren 30ean ospatuko da aurten Edadetuen eguna, eta egun horren baitan egingo den bazkarian parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Bazkaria Jubilatuen Etxean izango da. Parte hartu nahi dutenek udal bulegoetan jaso beharko dute txartela, abuztuaren 21a baino lehen.

Udalak jakinarazi du herritarrei bidalitako gonbidapen-gutunak aurreikusitakoa baino beranduago iristen ari direla. Horregatik, bazkarira joan nahi dutenei gogorarazi die ez dela beharrezkoa gutuna jaso arte itxarotea izena emateko. Epea amaitzeko egun gutxi falta direnez, interesa duten herritarrei txartela lehenbailehen jasotzeko deia egin diete.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide