Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Atzo iluntzean zerura begira jarri ziren zestoar ugari. Herrigunetik eklipsea zuzenean ikusteko aukerarik ez bazegoen ere, hainbat herritar ikuspegi zabalagoa duten txokoetara joan ziren fenomeno astronomikoaz gozatzera, Endoiara eta Santa Engraziara, besteak beste.
19:30ak pasatxo zirenean hasi zen Ilargia Eguzkia estaltzen, eta 20:27ak aldera iritsi zen eklipsea unerik gorenera. Zestoan eklipsea partziala izan zen, baina Eguzkiaren %99,87 estali zuen Ilargiak, eta ilunaldia herri osoan nabaritu ahal izan zen. Ezohiko iluntasuna hartu zuen zeruak une batez, eta joan zen bezain apal joan zen argitasuna berriz itzultzen, handik gutxira berriro iluntzeko.
Eguzkia oso behean zegoenez, mendebalderantz horizonte garbia zuten tokiak izan ziren eklipsea ikusteko egokienak. Hala, herritarrek Zestoako hainbat txokotatik jarraitu zuten Ilargiak Eguzkia ia erabat estali zuen une berezia.
Endoiako antenen ingurutik ateratako hainbat argazki helarazi dizkigute, eta horietan atzoko eklipseak utzitako irudiak ikus daitezke.







