Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Ekain Guraso Elkarteak azaroaren 26an, 27an eta 28an bilduko ditu baserritar jantziak Zestoako Gaztelekuan. Hiru egunetan 16:00etatik 19:00etara eraman ahal izango dira arropak, eta familiek bi aukera izango dituzte jantziak elkartearen esku jartzeko: maileguan uztea edo dohaintzan ematea.
Mota askotako arropak hartuko dituzte: alkandorak, gonak eta prakak; txapelak, zapiak eta jertseak; baita baserritar estiloari lotutako osagarriak ere, esaterako gerrikoak edo alpargatak.
Iaz ere egin zuen bilketa elkarteak, etxean erabili gabe geratutako jantziak beste haur batzuek aprobetxa zitzaten. Eskolako eta herriko jaietan baserritar arropak haurren eskura jartzea eta premia zuten familiei laguntzea ziren egitasmoaren helburuak.