Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ekain Guraso Elkarteak parkeko horma-irudia margotzen laguntzeko deia luzatu die herritarrei. Margoketa bihar, asteazkena, eta ostegunean egingo da, eta bi egunetan parte hartzaileak arratsaldeko 16:30ean elkartuko dira parkean bertan.
Horma-irudiaren diseinu eta margoketaren ardura Garazi Larrañagaren esku egongo da eta lanak euskararen aldeko mezua izango du. Ekintza honetan parte hartu nahi duten guztiek arropa zaharra jantzi eta norbere pintzela eraman beharko dute.