Albisteak

Ekainaren 3an egingo dute Kultur Etxeko aretoaren eraldaketari buruzko bilera

Gaur egitekoak ziren Zestoako Kultur Etxeko aretoaren eraldaketaren eta herriko kultur azpiegituren inguruko hausnarketa bilera, baina Udalak jakinarazi duenez, atzeratu egin dute hitzordua. Bilera ekainaren 3an, asteazkenez, egingo dute, 19:00etan, Kultur Etxean, jubilatuen taberna izandako gunean.

Saioan, Kultur Etxearen egoeraz eta etorkizuneko eraldaketa asmoez ariko dira. Zehazki, aretoa eraldatzeko proiektuaren aurkezpena egingo dute, eta herritarrek egin ditzaketen ekarpenak partekatzeko tartea ere izango da.

Bilera atzeratzearen arrazoien artean, azaldu dutenez, proiektuan zenbait aldaketa egin behar izan dituzte, besteak beste, artistentzako gela txertatzea, eta agenda arrazoiek ere eragina izan dute data aldaketan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide