Zestoako EAJ-PNVk oposiziotik lanean jarraitzen du udal gobernuaren kudeaketa ezaren aurrean

Hainbat urtez zelaiaren egoera eta mantenu falta salatu ondoren, 2026rako aurrerapauso esanguratsuak lortu direla ziurtatu dute jeltzaleek.

Zestoako EAJ-PNVren udal taldeak Iraetako futbol zelaia hobetzeko aurrerapauso nabarmena lortu du, 2026ko aurrekontuetan argiztapenaren berrikuntza eta datorren usterako berdegunearen erreforma osoa ere sartuta daudela. Hobekuntza horiek talde jeltzalearen azken urteetako lan iraunkorrari esker lortu da, udal gobernuan egon ez arren.

Daniel Peñas, UBBko diruzainak esan du: “2025etik, zelaiaren egoera tamalgarria eta mantenu falta salatzen lehenak izan gara. EH Bilduren egungo udal gobernuak ez zuen esku hartzen, baina EAJ-PNVtik borroka egin dugu berdegunea hobetzeko. Oposizioan egiten dugun kudeaketaren lorpen argia da hori, eta, azkenean, 2027an aldatzeko konpromisoa gauzatu da”.

Peñasek azaldu duenez, argiztapena berritzea lortzeaz gain, EAJ-PNVk hainbat bilera bultzatu ditu Aldundiarekin eta Realarekin, berdegunearen kalitatea eta mantentzea bermatzeko irtenbideak bilatuz. “Gobernuan ez egon arren, atsedenik gabe lan egin dugu proiektu honen beharra aitor dadin, eta gaur egun urrats garrantzitsuak ematen ari direla ikusten dugu”.

Talde jeltzaleak azpimarratu duenez, bere presio eta ahaleginari esker, EH Bilduren udal gobernuak, hasiera batean berritzeko inbertsiorik egiteko prest agertu ez bazen ere, azkenean 2027an belarra hobetzeko laguntza eskaera eramango du.

“Lorpen hori gure oposizio arduratsu eta proaktiboaren emaitza da. Zestoak aurrera egiten jarrai dezan lanean jarraituko dugu, eta herriaren garapenerako eta ongizaterako beharrezkoak diren inbertsioak jasotzen”, amaitu zuen Peñasek.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide