Albisteak

Ekainaren 8an ospatuko dute Pazko Festa Aizarnan

Datorren ekainaren 8an, larunbata ospatuko dute Pazko Festa Aizarnan. Urtero legez, egun osoko egitaraua antolatu dute auzotarrek. Goizeko 11:00etan, artisau postuak irekiko dituzte Idiakaitz taldeko txistularien musikaz lagunduta. Mota guztietako produktuak erosteko aukera izango da bertan. Ondoren, 12:30ean, haurrentzako tailerrak izango dira. Eguerdiko 14:00etan, txahal erreaz eta txotxeko sagardoaz gozatuko dute bertaratzen direnek.

Tripa ondo bete ondoren, Zestoako IX. trikitilari gazteen txapelketa jokatuko da arratsaldeko 17:00etan hasita eta txapelketa amaitutakoan, kantu poteoa egingo dute. Eguerdira arte talo postua egongo da plazan eta egun guztian zehar aulki artistikoen erakusketa egongo da ikusgai Aranburu jatetxeko aparkalekuan.

Ikusi joan den urtean hartutako argazkiak hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide