Erasotzaileen inpunitateari aurre egin!
Danbolin— 2025-12-12Abenduaren 16an Zestoako sei bizilagunen aurkako epaiketa abiatuko da Donostiako Auzitegian. Duela 7 urte, 2018an, abiatu zuen herriko gizon batek sei horien aurkeko prozesua, bere bikotekide ohia babesteagatik. Hori dela eta, derrigortze eta integritate moralaren aurkako delituak leporatzen dizkie gizon horrek herriko seiri, tartean bere bikotekide ohiari. Urola Erdiko Itaiatik babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu auzipetuei.
Kasu hau erasotzaileen inpunitatea argi erakusten duen adibide bat gehiago da: erasotua eta berari babesa adierazi diotenak izango dira epaituak datorren astean. Horregatik, Itaiatik erasoen aurrean antolatzeak dakarren kriminalizazioa salatzen dugu. Ezin duena izan da, ohikoa den modura, erasotzaileek inpunitate sozial osoz jarraitzea beren bizitzekin: eguneroko errutina mantentzen dute, babes soziala izan ohi dute… Eta, kontrara, erasotua izatea bizitza aldatzen duena, kriminalizatua eta erasoaren pisua ematera kondenatua dena.
Inpunitate kasuen aurrean ezin dugu beste aldera begiratu. Guztion ardura da eraso guztien aurrean erantzun irmoak ematea eta erasotzaileen inpunitatearen aurka borrokatzea. Horregatik, gu ere datorren igandean Zestoako Mugimendu Feministak deitu duen elkarretaratzean izango gara, 13:00etan Zestoako plazan.
Erasotzailearen inpunitateari, aurre egin!
Egin zaitez bazkide

