Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Datorren asteazkenean, apirilak 22, Ipuinen katea egingo dute Arroabeko eskola zaharrean, arratsaldeko 18:00etan. Arroa Beheko VIII. ipuin lehiaketaren baitan antolatutako ekitaldian, bilduman jasotako istorioen kontaketak egingo dituzte, eta hala nahi duten egileek euren ipuinak irakurtzeko aukera izango dute.
Arroa Beheko VIII. ipuin lehiaketan 32 auzotarrek hartu dute parte aurten, eta sari banaketa martxoaren 25ean egin zuten. Antolatzaileek nabarmendu zutenez, aurkeztutako lanen maila orokorra oso ona izan da, eta iaz baino parte-hartze handiagoa izan dute.
Aurreko urteetan bezala, aurkeztutako ipuin guztiekin bilduma osatu dute, eta Txara dendan dago irakurgai, auzotarrek txandaka irakurri ahal izan dezaten.