Albisteak

Jurgi Ekizak giro aparta sortu zuen Portaleko terrazan

Atzo arratsaldean, Jurgi Ekizak kontzertua eskaini zuen Portaleko terrazan, Udaberri Kulturala egitarauaren baitan, eta herritar ugari hurbildu zen emanaldiaz gozatzera. Eguraldiak lagunduta, terrazako giroa berezia izan zen, eta entzuleek adi jarraitu zuten hasieratik amaierara arteko saioa.

Artista bakarka aritu bazen ere, grabaketak eta oinarri musikalak baliatuta, oholtza gainean talde oso baten indarra transmititu zuen. Formatu soil baina zainduarekin, Ekizak bere bakarkako proiektuko kantak aurkeztu zituen, publikoarekin gertuko harremana sortuz eta giro goxoa eratuz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide