Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Ohiturari eutsita, Gazte Asanbladaren 37. urteurreneko egitarauaren baitan, aurten ere Bertsio gaua antolatu dute Gaztetxean. Herriak musikari profesional asko dituela jakina da, baina gaurkoan ilusiotik arituko diren herritar taldeak igoko dira oholtzara, hitzordurako prestatutako piezak interpretatzera.
Musika izango da, beraz, gauaren ardatza, eta kontzertu zatia amaitutakoan mikro irekia eskainiko dute, bertaratutakoek musikaz gozatzen jarraitzeko aukera izan dezaten. Ekitaldia 22:00etan hasiko da Gaztetxean.