Albisteak

Zestoako AEK

AEK-k doako euskara eskola eskainiko du apirilaren 22an

24. Korrikak utzitako sentsazio indartsuei helduta, AEKn euskararen pizkunderako konpromiso berriak hartu dituzte. Hala, “Korrikaren 12. eguna” ekimenaren baitan, hasiberrientzako ordubeteko doako euskara-klasea eskainiko dute datorren apirilaren 22an, Zestoako Kultur Etxean, 11:00etatik 12:00etara.

AEKk euskarara hurbiltzeko aukera erraza eskaini nahi die interesa duten guztiei, lehen pausoa emateko aukera paregabea eskainiz. Izena emateko informazioa hurrengo estekan jarri dute. https://www.korrika.eus/12eguna/




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide