Albisteak
Euskal Herrian torturak izan duen eraginaz aritu ziren atzo Portalen
— 2019-03-07Gazte Asanbladak, Bargaztak Txoko Feministak eta Kalera Kalera dinamikak antolatuta, Herria jopuntu zuten kolpeen testigu isilduak hitzaldia eskaini zuen atzo Iñaki Egaña historialari eta idazleak Portalen. Leporaino bete zen kulturguneko aretoa. Euskal Herrian torturak izan duen eraginaz aritu zen Egaña eta Ixiar Arrizabalagak eta Mitxel Igarataundik euren bizipenak kontatu zituzten.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide