Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Zestoako Etxeratek euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko kazerolada deitu du. Koronabirusaren krisia espetxeetan oraindik eta okerrago bizitzen ari direla azaldu du elkarteak eta neurririk gabe, adineko preso eta preso gaixoen egoera benetan larria dela azpimarratu dute. Egoera hau salatzeko, herritarrak etxeko leiho eta balkoietara irteteko deia zabaldu dute. Ostiral honetan izango da hitzordua, arratsaldeko 19:30ean.