Euskararen eguna
— 2019-12-04Euskararen eguna dela eta, hainbat ekintza antolatu genuen atzoko egunez.
Juan Martin Elexpururen hitzaldia izan genuen Portale Kultur Elkartean, “Euskararen aztarnak Sardinian?” liburua ardatz. Urolako Napar Zuzterrak elkartearekin elkarlanean antolatu genuen hitzaldia. Sardiniako euskal toponimiari errepasoa emateaz gain, gaur egun Sardiniako hizkerak dauzkan euskal kutsuko hitzak ere azaldu zituen Elexpuruk. Teoria edo hipotesi hau indartzen duen testuingurua ere azaldu zuen, baita hainbat erreferentzia bibliografiko ere. Ordubete inguru iraun zuen hitzaldiak eta historiako migrazio fluxuez eta toponimiaz ikasi genuen bertaratu ginenok.
Hitzaldia bukatu zenean, mokadutxoa egin genuen Gure Txokoa elkartean Zestoako AEK osatzen dugunok, ikasle eta irakasle, abenduaren 3a elkarrekin pasatuz, giro goxoan.
Egin zaitez bazkide