Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Zestoako Baratze Parkean gaixotasun eta izurrien prebentzioari buruzko saioa antolatu dute, biharko, ekainaren 29rako, astelehena. Jarduera 18:00etatik 19:30era egingo da.
Saioan, baratzeetan ager daitezkeen gaixotasun eta izurri ezberdinei aurrea hartzeko erabil daitezkeen teknikak landuko dituzte. Parte-hartzaileek prebentzio neurri praktikoak ezagutzeko aukera izango dute, landareak modu osasuntsuan zaintzeko baliagarriak diren tresnak eta aholkuak jasoz.