Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Agirok gaur, azaroak 27, emango dio hasiera mendi asteari. Datozen egunetan zestoar ezberdinek mendian izandako esperientzien berri emango dute Alondero aretoan eta larunbatean BTT irteera bat egitea proposatu dute.
27, asteazkena: Koldo Ruizen eskutik, Bolivia 2024;hiru sumendi, hiru 6000ko. Alonderon, 19:15ean.
28, osteguna: Jose Manuel Regil, Xabier Ostolaza, Jon Olaizola “Lepaxo” eta Mikel Urrestillaren eskutik, Manasluko trekinga 2024. Alonderon, 19:15ean.
30, larunbata: BTT zeharkaldi erraza (3h 30min). Irteera 9:00etan Gurutzetik.