Albisteak

Gazte Asanbladak antolatutako futbito txapelketako finala izango da gaur, asteazken arratsaldez

Ekainaren 12an hasitako  Gaztetxeko futbito txapelketari gaur arratsaldeko 19:00etan emango zaio amaiera. Partiden jarraian, 20:00etan azken bi egunetan egin den modura “Gaztetxearen aldeko kale buelta” egingo da. Eguna amaitzeko, jarraian, Pio Baroja plazan parrillada eta futbito txapelketako sari banaketa egingo dituzte.
Bihar, osteguna, 18:30ean hasita, Ekidaren “Plaza hau gurea da” antzezlana ikusteko aukera izango da plazan. Ondoren, Rodeo eta Ezpalak musika taldeen kontzertu akustikoa izango da. Gauean, Gaztetxean afaltzeko aukera izango dela jakinarazi du Gazte Asanbladak.

Gogoratu, ostiral goizerako dagoela iragarrita Zentroko eraikina husteko operazioa.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide