Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek Gazte Topagune Sozialista egingo dute urriaren 8tik 12ea Altsasun (Nafarroa). Topaguneko antolatzaileak herriz herri ari dira egitarauaren berri emateko aurkezpenak egiten.
Gaur arratsaldean Zestoan egin dute saioa, Gaztetxean. Bertaratu direnek, topagunearen inguruko informazioa eskuratu eta parte hartzeko izena emateko aukera izan dute. Ondoren, luntxa egin dute.