Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Gurea Kultura egitasmoko taldeak tonbola jarriko du bihar, larunbata, herriko sortzaileen produktuak zozketatzeko. Erdikalean egongo dira, 13:00etatik 14:15era bitartean, eta bildutako dirua Gurea Kultura egitasmoa finantzatzeko erabiliko dute. Taldeak herritar guztiak tonbolan parte hartzera animatu ditu.
Bestalde, urtero legez, hainbat kontzertu antolatu ditu Gurea Kulturak festetarako, zezenketen alternatiba gisa. Zezenketen egun beretan izango dira hitzorduak, irailaren 6an eta 8an, hain zuzen ere. Irailaren 6an, Ithaka eta Gailu igoko dira Estazio Zaharreko oholtzara; hilaren 8an, berriz, Izaki Gardenakek eskainiko du kontzertua.