Albisteak

[ARGAZKIAK] Preso, iheslari eta deportatuen askatasunaren alde kaleak hartu dituzte

Festen atarian gauden honetan, Sarek deituta, aldarrikapenerako tartea hartu dute gaur arratsaldean. Hain zuzen, 19:30ean herriko plazatik abiatuta, preso, iheslari eta deportatu politiko guztien askatasunaren alde kaleak zeharkatu dituzte dozenaka herritarrek, Helmuga, denak etxera. Antton Zestura zioen pankartaren atzetik.

Kalejira amaituta, plazan, Sareko kide batek hartu du hitza. Preso, iheslari eta deportaturik gabeko herri libre batean bizi nahi dutela aldarrikatu du, Antton herritarrari elkartasuna adieraztearekin batera. Hitzartzearen amaieran, biharko antolatu duten elkartasun bazkaria aurrera ateratzeko herritarren laguntza eskatu dute. 09:00etan hasiko diren muntaketa lanetarako boluntarioak behar dituztela azaldu dute, baina, batez ere, bazkalostean guztia desmuntatzeko laguntza eskatu dute. Izan ere, elkartasun bazkarirako 350 txartel inguru saldu dituztela jakinarazi dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide