Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Seigarren aldiz Andoni Galarraga ‘Sopas’ oroitzeko futbol partidak jokatu dituzte haren lagunek eta Zestoako futbol taldeko zein Ketako jokalariek Iraetako futbol zelaian. Baloia jokoan jarri aurretik, partidetako parte-hartzaileek pasilloa egin diete zelai erdiraino. Lore eskaintza egin diote Andoniren familiari eta, ostean, familiakoek ohorezko sakea egin dute.
Lagunarteko bi partida jokatu dituzte, 18:00etan hasita. Aurrenekoa Zestoako eta Getariako jokalari ohien artekoa izan da. Hau amaitutakoan, Zestoa Futbol Taldeko Gorengoen Mailako taldearen eta Getariako Ketaren arteko norgehiagoka jokatu dute.
Zestoa Futbol Taldean jokatu zuen getariar gaztea 2021ean zendu zen, eta orduz geroztik, urtero elkartzen dira haren lagunak, ezagunak eta senideak futbol zelaian Andoni oroitzeko, eta aurtengoan ere ez dute hutsik egin.




