Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Trenen mundua gustuko duten guztiek ezinbesteko hitzordua dute larunbatean, hilaren 20an, Iraetan. Izan ere, Iraetako Trenak elkarteak hamargarren aldiz antolatu du Tren Topaketa. Aurten ere, estatu espainiarreko hainbat txokotako 60 zale inguru elkartuko dira hitzorduan.
Urteroko legez, ekintza futbol zelaiaren ondoan dagoen tren zirkuituan egingo da eta bertaratzen direnek Estatuko leku ezberdinetatik ekarritako trenak ikusi ahalko dituzte; 11.00etatik 13.00etara eta 16.30etik 19.00etara bitartean, hain zuzen ere. Gainera, nahi dutenek trenetan ibiltzeko aukera ere izango dute.