Albisteak
Harriet Ugartek Autonomietako Selekzioen Txapelketako Urrezko Fasea jokatuko du Euskal selekzioarekin
— 2025-02-06Harriet Ugarte zestoarra eta Antigouko K.E. taldeko jokalaria, 16 urtez azpiko Euskal selekzioarekin lehiatuko da Espainiako Autonomietako Selekzioen Txapelketako Urrezko Fasean. Urtzi Arrondo eta Beñat Etxebarria entrenatzaileek osatu dute deialdia eta Harriet hautatuen artean dago.
Euskal selekzioak azaroan jokatu zuen lehen fasea Kantabrian, Errioxa eta Kantabria selekzioen aurka bi garaipen lortuta. Harriet Ugartek bere ekarpena egin zuen, eta Kantabriaren aurkako partiduan 2-1eko gola sartuz, taldeari garaipena bermatu zion. Emaitza horiei esker, selekzioak taldeko lehen postua eskuratu eta Urrezko Faserako sailkapena lortu zuen.
Urrezko Fasea gaurtik igandera bitartean jokatuko da Galizian, eta Euskal Selekzioak Espainiako selekziorik onenekin neurtuko ditu indarrak. Hona hemen Harrietek parte hartuko duen Urrezko Faseko partidak:
Otsailak 7, ostirala, 11:30ean: Madril – Euskal selekzioa
Partida zuzenean ikusteko egin klik hemen
Otsailak 8, larunbata,13:30ean: Balear Uharteak – Euskal selekzioa
Partida zuzenean ikusteko egin klik hemen
Otsailak 9, igandea, 11:30ean: Valentziako erkidegoa – Euskal selekzioa
Partida zuzenean ikusteko egin klik hemen
Egin zaitez bazkide