Albisteak
Magma Mia bakarrizketa saioa eskainiko du Beatriz Egizabalek otsailaren 28an Portalen
— 2025-02-06Otsailaren 28an, arratsaldeko 18:30ean, Beatriz Egizabal aktore eta pailazo feministak “Magma Mia” izeneko bakarrizketa eskainiko du Portalen, Zestoako feministen taldeak eta Portale kulturguneak antolatuta, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Ikuskizun honek, militantzia feministaz bustita egon arren, umorea izango du ardatz nagusi, eta ikusleen artean gogoeta eta barreak piztea izango du helburu. Egizabalek bere lanetan egunerokotasunaren presioak, genero rolak eta emakumeen bizipenak umorearen bitartez azaleratzen ditu.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide