Albisteak

Arroabeko auzotarrek San Isidro kaleko zirkulazioa ixtea erabaki dute festa eta egun berezietan

Pasa den asteartean Arroabean egin zen San Isidro kaleko zirkulazioa erregulatzeko bigarren bozketa. 198 herritarrek hartu zuten parte, eta horietatik 46 delegatutako botoak izan ziren. Lehenengo aukera nagusitu zen, 126 boto eskuratuta, eta bigarren aukerak aldiz, 72 boto jaso zituen.

Bozketaren emaitzen arabera, piboteak jarriko dira auzoko festa egunetan eta egun berezietan, errepidea itxiz. Gainera, gutxieneko neurriak ezarriko dira eguneroko zirkulazioa antolatzeko:

  • Aparkalekuak kenduko dira
  • Zebra bideak luzatuko dira
  • Zabor ontziak lekuz aldatuko dira
  • Piboteak jartzeko zuloak egingo dira, behar denean errepidea ixteko aukera izateko.

 

Argazkia: Zestoako Udala




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide