Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Santakutzetako egitarauaren barruan, haurren pilota txapelketako finalak larunbat honetan, maiatzak 2, jokatuko dituzte. Partidak 11:30ean hasiko dira.
Ohituraz finalak arratsaldean jokatu izan badira ere, aurten eguraldi iragarpena dela eta ordutegia aurreratu dute. Euri aurreikuspenak direla eta, kiroldegiko frontoia ere erabilgarri izango dute, eta arratsaldean itxita egongo denez, goizera ekarri dute hitzordua.
Asteartean jokatu zituzten finalerdiak, eta hauek izango dira finaletan ariko diren pilotariak:
• Benjamin maila: Kepa Larrañaga / Janitz Beloki
• Nesken maila: Naira Otaño / Haizea Letamendia
• Alebin maila: Manex Ostolaza / Ibai de las Morenas.