Albisteak

Arroabea eta inguruetako baserritarrekin batzarra deitu du Udalak biharko

Udalak baserritarrekin bilera berria egingo du bihar, apirilak 30, osteguna, Arroabeko Elkargunean, 18:00etan.

Antzeko bilerak egin dituzte beste auzo batzuetan Aizarnan, Lasaon eta Endoian, eta oraingoan Arroabeari egokitu zaio hitzordua. Deialdia Arroabea, Arroaerreka, Arroagoia, Iraeta, Ibañarrieta eta Narrondoko baserritar zein bizilagunei luzatu diete.

Bileraren helburua udala eta herritarren arteko harremana indartzea da. Horretarako, udalak eskuartean dituen proiektu eta gaiak plazaratuko ditu, eta, aldi berean, auzotarren beharrak eta kezkak aurrez aurre jasotzeko aukera izango dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide