Albisteak
Herriguneko mugikortasun plana aurkeztuko du Udalak
— 2021-03-02Herriguneko mugikortasun plana aurkeztuko du Zestoako Udalak martxoaren 10ean. Bertan, GI-631 errepideak gaur egun herrigunera dituen sarrera-irteeren konponketa eta proiektuaren inguruko azalpenak emango dira.
Udalak urtarriletik dauka Endara ingeniaritza taldeak egindako proiektua eskuartean. Lan hori lehenago aurkeztea zen asmoa baina atzeratu egin behar izan dute egoeragatik. Proiektua epe laburrean martxan jartzeko helburua du Udalak eta hori dela eta, aurkezpena asteazkenean egitea erabaki dute.
Saioa arratsaldeko 19:00etan izango da udaletxeko areto nagusian. Segurtasun neurriak errespetatzeko, hogeita hamar pertsonek hartu ahal izango dute parte. Bertara joateko aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da, otsailaren 9a baino lehen, 943 147 010 telefonora deituta edo administrazioa@zestoa.eus posta helbidera idatzita.
Egin zaitez bazkide