Albisteak
Herriko musika taldeak jaialdiz jaialdi
— 2018-07-18Aurreko asteburuan Rural Zombies eta Grises musika taldeak BBK Live jaialdian izan ziren. Rural Zombiesek Kobetamendiko Gora agertokian jo zuen ostegunean arratsaldeko 18:40tan. Ostiralean berriz, Bereziak izeneko programa barruan, 14:00tan Gisesek Albia lorategietan eta 18:00tan Rural Zombiesek San Mameseko zabalgunean kontzertu irekiak eskaini zituzten. Bi taldeek beroari aurre egin eta kontzertu ederrak eskaini zituzten jendea dantzan jarriz.
Uda jaialdien garaia izaten da, eta bi taldeak jaialdiz jaialdi dabiltza Espainia guztitik zehar. Datorren ostiralean Albuquerqueko Contempopranea jaialdian izango dira Grises taldekoak eta larunbatean Valdeorraseko SilFest jaialdian. Ruralekoak berriz, ostiralean Benicassimeko FIB jaialdian izango dira eta larunbatean Barranco Fest jaialdian Fiteron, Nafarroan.
Argazkiak: Maialen Kortadi eta @grisesoficial (Instagram)
Egin zaitez bazkide