Albisteak

Herritar ugarik egin dio ohore Santa Engraziako erloju zaharberrituari

Igande goizean ekitaldi berezia izan da Santa Engrazian. Ermitako erlojua auzolanean zaharberritu dela ospatzeko ekitaldia egin da. Mezaren aurretik txalapartariek, txistulariek eta trikitilariek alaitu dute giroa. 11:00etako mezaren ondoren, Santa Engraziako ermitara hurbildu direnei erlojua zaharberritzen egindako lanak azaldu zaizkie.

Ekitaldian Xabier Alvarez Yeregui zaharberritze lanetan aritu den taldeko kideak azaldu duenez “hiru mila ordutik gora” lan egin dute erlojua zaharberritzen eta ermitaren inguruko beste hainbat lan egiten. Bestalde,  “Egun historikoa da hau” adierazi du Josetxo Mendizabal alkateak. Ondoren, auzolanean erlojua zaharberritu duen taldeko kideei oroigarri bana eman die Udalak. Ekitaldiaren amaieran “aurreskua” egin zaie protagonistei eta German Zelaia Bikendi bertsolariak bertso sorta eder bat eskaini die.

Datozen egunetan argitaratuko dugu ekitaldiko laburpen bideoa. Han ikusiko dituzue Santa Engraziako ekitaldiko beste hainbat xehetasun.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.