Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Azken urteetako legez, Arroa Bira ibilaldia antolatu du aurten ere Ezkaizto Auzo Elkarteak. Urriaren 26an izango da, igandez, eta parte-hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran: 5,7 kilometroko ibilbide motza eta 14 kilometroko ibilbide luzea.
Ibilbide luzeko parte-hartzaileak izango dira lehenak irteten, 9:00etan, Arroabeko plazatik. Handik Mardura abiatuko dira, eta Uraingo gaina, Olaberri, Arroagoia, Ibañarrieta, San Lorente eta Agote zeharkatu ondoren, berriz ere Arroabera itzuliko dira. Ibilbide laburrekoek, berriz, 10:30ean hasiko dute ibilaldia plazatik, eta San Lorenteraino joango dira, Agotetik pasa eta Arroabean amaitzeko. Bi ibilbidetako parte-hartzaileak San Lorenten elkartuko dira mokadutxoa egiteko