Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Bihar, larunbata, kadete (14-15 urte bitartekoak) mailako txirrindulari lasterketa lehiatuko da Zestoan, III. Gurutzeaga Saria. Proba Zestoako plazatik abiatuko da, eta bi aldiz herri barnetik igaro ostean, Zestoan bertan bukatuko da, frontoi zaharraren aurrean.
Hasiera ordua arratsaldeko 16:00etan izango da eta 17:30ak aldera bukatzea espero dute antolatzaileek. Guztira, 58 kilometroko zirkuitua prestatu dute antolatzaileek, Gipuzkoako kadeteen lasterketa honetarako.
IRUZKINDU