Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Arroako Herri Eskolak eta Sakulupe Guraso Elkarteak antolatuta, ikasturte amaierako jaia egingo dute gaur, ekainak 18, eskolan. Arratsaldean zehar hainbat ekintza izango dira, eta amaieran mokadutxoa egingo dute eskola komunitateko kide guztientzat.
Egitaraua 14:30ean hasiko da, puzgarriekin. Ondoren, 15:30etik 17:00etara, Txepetxa aisialdi taldearen eskutik aurpegi margoketa saioa egingo dute. 17:00etan antzerkia eta ikasturtean zehar ateratako argazkien emanaldia izango dira, eta ekitaldiari amaiera emateko mokadutxoa eskainiko dute.