Albisteak

Jai giroan amaierari begira Arroako Karmenak

Zestoako bandak esnarazi ditu gaur goizean Arroako auzotarrak, Karmenetako jaien azken egunari hasiera emanez. Musikariek auzoko kaleak zeharkatu dituzte doinuz eta alaitasunez giroa piztuz.

Ondoren, Potx pailazoaren ikuskizunak bildu ditu familia ugari, txikien zein helduen gozamenerako. Jarraian, plazan eskaini duen kontzertuarekin amaitu du goiza Zestoako Bandak. Hasiera batean plaza hutsik zirudien arren, itzalgune guztiak bete dira bertaratutakoekin, bandaren musikaz gozatzeko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide