Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Paella lehiaketaren ondoren, Joxemiel plazak hartu du lekukoa herritarren arteko jokoekin. Lopene ganadutegiko zezen txikiekin egin dituzte probak, eta parte-hartzaileek urduritasuna, ausardia eta trebetasuna uztartu dituzte ikusleentzako ikuskizun paregabea eskainiz.
Jarraian, Lopene ganadutegiko enbolatuak atera dituzte plazara. Jende askok parte hartu badu ere, gutxi izan dira animaliei aurrez aurre jokatzen ausartu direnak. Hala ere, ausartenek une ikusgarriak utzi dituzte, ikusleen txalo artean.
Joko eta ikuskizun osoan zehar, antolatzaileek aukeratutako esatariak giro bikaina sortu du. Erritmoa une oro mantendu, parte-hartzaileak zein ikusleak animatu eta plazako giroa are gehiago berotu du bere lanarekin.
Joxemiel plaza goraino bete da, eta ikusleak bazter guztietan pilatu dira arratsaldeko ekitaldiez gozatzeko. Bitartean, auzoko beste txokoetan ere jendea biltzen hasi da, gaurko egitarauarekin jarraitzeko iritsiko den elektrotxarangaren zain.










































































